Sarrera

martes, 22 de mayo de 2012

MINDOMO

Hau da gure mindomoaren helbidea: http://www.mindomo.com/view.htm?m=2bec2b17b03041e48ea16f72cee635a6

lunes, 21 de mayo de 2012

SCRATCH


Scratch jarduerak egiteko denborarik izan ez dugunez, zer den eta ematen dituen aukerak azalduko ditugu.


Lehenengo eta behin scratch aplikazioaren definizioa zehaztuko dugu: Scratch bereziki umeei zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentatzeko aukera eskeintzen du.

Ikasgelan ere, aplikazio honek hainbat aukera eskeintzen dizkigu, hala nola:

-          Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea.
-          Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea.
-          Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea.
-          Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea.
-          Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera.
-          Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko aukera.
-          Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko / barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna.
-          Programazioaren oinarriak ikasteko aukera.
-          Baliabide ezberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…
-          Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea.


APLIKAZIOA ETA SAIOARI BURUZ.

Jon Bustillorekin izandako saioa oso interesgarria eta baliagarria iruditu zitzaidan, nahiz eta aurretik aplikazio hau ez ezagutu. Uste dut, aplikazio hau ezagutzea garrantzitsua dela guretzat, oso hasiberriak izan arren. Ikusi dugun bezala erabilera eta aukera ezberdinak eskaintzen dizkigu eta funtsezko baliabidea da haurren sormena bultzatzeko.

Hala ere, uste dut orduak eman behar direla aplikazioa ongi kontrolatzeko, batez ere dauden aukera infinituak ezagutzeko. Eduki genuen saioa baliagarria izan zen oinarrizko funtzionamendua ikusi ahal izan genuelako eta nahi izanez gero etorkizunean erabiltzeko aukera dugu. Funtzionamendua ez zitzaidan konplikatua iruditu, aginduak blokeka sailkatuta zeuden eta puzzle antzeko bat zen, guztiak ezagutzeko denbora behar den arren, mundu osoko haurrentzat dago pentsatua.

Egin daitezkeen jardueren inguruan asko dira egin daitezkeenak, batez ere nahi ditugun aldagai guztiak sartu ditzakegulako, behar dugunaren arabera. Guk izango ditugun haurrekin, ariketa-jolasak uste dut direla egokienak, haurrentzat motibazioaren sinonimo delako.



viernes, 18 de mayo de 2012

KIDE BATEN BLOGAREN EBALUAZIOA

Kaixo!
Gaur magisteritza eskolako kide baten bloga ebaluatu behar dut, Elena Carcedorena. Hau da bere blogaren helbidea: http://www.elenacarcedocano.blogspot.com.es/. Hainbat atal ebaluatuko ditut eta kalifikazioak 1etik 4ra doaz.

Lehenengo kategoria, ikaslearen oharrak dira: koadernoan jasotzen diren apunteak, ideiak... Atal honetan 4a ipiniko diot, oso ondo beraz. Elenak ekarpen ugari egin ditu , baita gaiarekin lotutako beste aipamen batzuk ere.

Bigarren puntuan, analisia eta gogoeta atalean, 3 ipiniko diot. Testuak ongi landuta daude eta analisia eta gogoeta agertzen dira.

Sormena eta originaltasunari dagokionez, 4 ipiniko diot, blogaren diseinua originala delako eta hainbat irudi, bideo daudelako eta, honetaz aparte, informazio gehigarria ere badagoelako.

Atalak ongi bereizita daude eta antolamendua, oro har, egokia da. Bestalde, atal bakoitzean dagoenaren azalpen-laburpena egiten du eta beraz ikusteko erosoa da. Atal honetan 3 ipiniko diot.

Hizkuntzaren zuzentasuna atalean, hizkuntza egokia da, nahiz eta akats txikiren bat ikusi ahal izan dudan. Beraz, nota kategoria honetan 3 koa da.

Elenak egin duen aurkezpena oso landua eta zaindua iruditu zait eta 4a merezi duela uste dut atal honetan.




jueves, 17 de mayo de 2012

IRAKURGAIA


1.          Irakurgaia, “las TIC y los nuevos paradigmas educativos: la transformacion de la escuela en una sociedad que se transforma”


-IKT ak aldaketa ekonomiko, sozial eta kulturalen erreminta garrantzitsuak direla nabarmentzen du autoreak.

-Irakaskuntzaren inguruan, 3 aldaketa paradigmatiko proposatzen dira:

    1- Irakaskuntza zerbitzu moduan: komunitatearen parte izanez soilik konpon daitezke gizartearen arazoak, beraz, gizartearekiko hurbiltasuna beharrezkoa da. Gaur egun hezkuntza industria moduan ulertzen da, beraz, modelo aldaketa proposatzen da eta pertsonak heztea bere talentuak garatzeko baina beti modu naturalean.

    2- Ikasten duten eskolak. Lau ikasketa mota aurkezten dira, gaur egungo eta etorkizuneko eskolek bete beharko lituzketenak, ikasleak kulturalki eta gizartean bizitzeko beharrezkoak dituen ikasketa motak dira:  izaten ikastea, ezagutzen ikastea, egiten ikastea eta elkarbizitzen jakitea.

    3- Ikaskuntzen eraikuntza. Hezkuntzaren helburua, eskola inklusiboa eta konstruktibista sortzea da, oraindik lortu ez dena. Pertsona jaso duen ezagutzaren parte izanda ikastea da defendatzen den ideia, hau da, parte hartzearen bidez eta ez kontrolaren bidez soilik.

miércoles, 16 de mayo de 2012

2.baliabidea DIPITY

DIPITY, denbora marrak egiteko baliabidea da.
Bertan, nahi dugun aro historiko edo pertsonaia historikoren gertaerak irudikatu ditzakegu.
Honen bidez, irudiak, bideoak eta anotazioak ipin ditzakegu baita dipity duten besteekin konpartitu, gure ikasleekin berdina egin genezake.
Baliabide interesgarria iruditu zait, batez ere, konpartitzea oso baliagarria iruditzen zait. Nik, Edisonen asmakizun garrantzitsuenekin denbora marra osatu dut eta posible da besteek hau ikustea eta nik besteek osatutako denbora-marrak.
http://www.dipity.com/aranda1991/Edisonen-asmakizunak/#

jueves, 10 de mayo de 2012

ESKOLA 2.0, IRAKASLEEN IRITZIA


Eskola 2.0, irakasleen iritzia

 Ezberdintasun handiak ikus daitezke irakaslegoaren ikuspegietan, komunitate eta etaparen arabera, batez ere.


IKT ak erabiltzen dituztela diote, baina ez dagoela aldaketa pedagogikorik. Hala ere, beste aspektu positibo batzuk nabarmentzen dituzte, hala nola, motibazioa. Eskolen ekipamendua ere, oro har, egokia dela uste dute, baliabideak badaudela, hala ere,  puntu honetan ere datuak ezberdinak dira komunitateen arabera: Gaztela-Mantxan, Balear Uharteetan eta EAEn % 89 inguruk ordenagailu bat dute ikasle bakoitzeko eta Valentzian % 8,8 ak soilik eta arbela digitala gelan Nafarroan %91,9 ak dute eta Extremaduran %33,7 ak bakarrik. Datu hauen arabera argi ikus daiteke komunitateen artean dagoen ezberdintasuna ekipamendu eta baliabide aldetik. Hala ere, IKT ak erabiltzeko orduan guztiek maiztasun antzekoarekin erabiltzen dituzte: ordenagailuak eta internet astean batzuetan edo ia egunero erabiltzen dituzte, baina arbela digitala gehiengoak hilean batzuetan bakarrik erabiltzen du, datu eskasa da dudarik gabe eta datuen arabera ekipamendua gehiengoak eduki arren beste faktore batzuk izan daitezke eragileak, formakuntza eza eta metodologiaren aldaketa eza izan daitezke arrazoietako batzuk arbela digitala hain gutxi erabiltzeko.

Liburuak erabiltzen jarraitzen da eskolan. Irakasle askok ez dute uste liburuak desagertuko direnik, nahiz eta gehienak zalantza izan eta argi ez eduki liburuen funtzio berri hau. Hala ere, uste dute liburuak beharrezkoak izaten jarraituko dutela eta adostasuna dago ere eskola mota berri honek materialak konpartitzeko ematen duen aukeran.

IKT koordinatzailea beharrezkoa dela ondorioztatzen da, baita formakuntza eta jasotako informazioa eskasak direla. Formakuntzaren aldetik, gehienek jaso dute baina ez da nahikoa eta koordinatzailearen funtzioa nabarmentzen dute irakasleen gehienek, batez ere, eskolan IKTeekin nola egingo duten lan zehazteko, era komun batean. Puntu honetan ere, formazioaren inguruan,  komunitateka ezberdintasunak antzeman daitezke: formazio egokia jasotzen dutela uste dute Errioxa eta Aragoin; eta Gaztela-Leon eta Valentzian informazio eta formakuntza eskasa jasotzen dutela pentsatzen dute.

Amaitzeko, eskola 2.0-ak irakaskuntza hobetzen duela ondorioztatu daiteke, baina berriro ere komunitateen arabera ezberdintasun handiak ikus daitezke: kanariar uharteetan % 70,5 ak uste du hobetzen duela eta Nafarroan, aldiz,% 28,4 ak soilik. Beraz, eta batazbestekoa %50 baino gehiago izan arren, oraindik zalantza handiak sortzen ditu gai honek, argi dago erabiltzeko baliabideak egokiak direla oro har, baina funtsezko aldaketa egiteko hainbat faktore hobetu beharrean gaudela, hala nola informazio zehatza eta erabilgarria eskuratzea edota formakuntza egokia eta osoa jasotzea komunitateen partetik.
IKASLEEKIN ERABILTZEKO BALIABIDEAK: VOKI.
www.voki.com web orrialdean hainbat "avatar" sortzeko aukera dago. Hau baliagarria izan daiteke, ikaskuntzarako aukera asko ematen baititu. Guk agindutakoa, idatziz kasu honetan, marrazki bizidun eran errepikatuko du guk sortutako voki honek eta haurrak motibatzeko modu ona izan daiteke.

Hainbat motatako jarduerak ahalbidetzen ditu: azalpen teoriko motzak emateko balio digu, eta modu honetan ikasleak atentzio handiagoa jarriko du esaten duenari. Bestalde, irakasleok baliabide mota hau ipuin motzak kontatzeko ere erabil dezakegu, haur hezkuntzan batez ere.